alarmak eta erlojua aplikazioa windows 10 sisteman erabiltzeko modua

Alarmak eta erlojua aplikazioa erabiltzeko modua

Baztertu edo utzi alarmak geroko

Alarmak aktibatuko dira aplikazioa itxita, soinua desaktibatuta, PCa blokeatuta edo (InstantGo duten ordenagailu eramangarri edo tableta berriago batzuetan) gailua lo moduan badago ere. Hala ere, ez dute funtzionatuko PCa hibernatzen edo desaktibatuta badago.

Ziurtatu PCa korronte alternoan entxufatuta duzula, hibernatzeko modua saihesteko.
Utzi geroko edo baztertu alarma:
Agertuko den jakinarazpenean, hautatu Baztertu hori desaktibatzeko edo Utzi geroko berriro jo dadin denboraldi labur baten ondoren.
Jakinarazpena ixten bada hori irakurri baino lehen, hautatu ekintza-zentroaren ikonoa behe-eskuinaldeko izkinan; jakinarazpena zerrenda batean agertuko da hauta dezazun.
Pantaila blokeatuta badago, alarmaren jakinarazpena blokeatutako pantailaren goiko aldean agertuko da desaktibatu ahal izateko.

Zer dago berri

Alarmak eta erlojua aplikazioak alarma-erlojua konbinatzen du mundu osoko erlojuekin, tenporizadorearekin eta kronometroarekin. Hona hemen aplikazioarekin egin ditzakezun gautza batzuk:
Alarmak entzun, geroko utzi eta baztertu, pantaila blokeatuta edo soinua desaktibatuta badago ere
Soinu desberdinak edo gogoko duzun musika aukera ditzakezu, alarma batean ezartzeko
Mundu osoko orduak konpara ditzakezu

Munduko erlojuak

Hona hemen kokalekua gehitzeko eta mundu osoko orduak konparatzeko modua:
Alarmak eta erlojua aplikazioan, hautatu Munduko erlojuak, eta, ondoren, Berria + behealdeko menutik.
Idatzi erabili nahi duzun kokalekuaren lehen letrak, eta aukera ezazu agertuko den goitibeherako zerrendan. Nahi duzuna ez baduzu ikusten, idatzi area berean dagoen beste kokaleku baten izena.
Hautatu Konparatu orduak (beheko 2 erlojuak) eta, ondoren, mugitu graduatzailea konparatu nahi dituzun ordu berriak aukeratzeko. Hautatu kokaleku bat mapan, graduatzaileak erreferentziatutako lekua aldatzeko.
Orduak konparatzeko modutik ateratzeko, hautatu Atzera botoia edo sakatu Ihes tekla.

alarmak eta erlojua aplikazioa windows 10 sisteman erabiltzeko modua
alarmak eta erlojua aplikazioa windows 10 sisteman erabiltzeko modua

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude