Aldatu Windows dendako erosketen saio-hasierako ezarpenak
Edozer erosten baduzu, Windows dendak pasahitza eskatuko dizu. Erosketak errazteko eta pasahitza idazteko urratsa saltatzeko:
Joan Denda aplikaziora eta hautatu bilaketa-koadroaren ondoan duzun saio-hasieraren irudia.
Joan Ezarpenak > Erosketen saio-hasiera > Sinplifikatu nire erosketa-esperientzia.
Ezar ezazu “Aktibatuta” gisa.
Aukera hori esker, Dendako edukiak eros ditzakezu pasahitzik idatzi gabe.
Halaber, gainontzeko gailuei ez die eragingo ezarpen hori ez badiezu aldatzen.
Ezarpen hau aplikazio barneko erosketa guztiei aplikatzen zaie.