Windows 10 PCa babestuta izateko jarraibideak
Non aurki dezaket Security Essentials eginbidea?
Windows 10 badaukazu, ezin duzu Microsoft Security Essentials eskuratu. Baina ez duzu horren beharrik izango, babes-maila bera eskaintzen dizun Windows Defender badaukazulako,
Bilaketa-barran, idatzi Windows Defender.
Aukeratu Windows Defender emaitzetan. Ordenagailuaren egoera eta birusen aurkako babes-maila egiaztatu ahal izango duzu.

Aktibatu edo desaktibatu Windows Defender
Windows 10 sisteman, Windows Defender beti aktibatuta eta prest egongo da PCa babesteko. Birusen aurkako beste aplikazioren bat instalatzen baduzu, automatikoki desaktibatuko da.
Defender-ek denbora errealeko babesa erabiltzen du, PCan gehitzen edo exekutatzen dituzun fitxategiak eskaneatu ahal izateko. Denbora errealeko babesa aldi baterako desaktibatzeko, joan Ezarpenak > Eguneratzeak eta segurtasuna > Windows Defender.