Konpondu Bluetooth audio-gailuetarako eta hari gabeko pantailetarako konexioak
Bluetooth audioa
Ekintza-zentroan “Konektatu” botoia sakatzen baduzu eta ez baduzu aurkitzen Bluetooth-a gaituta duen gailua, saiatu hau egiten:
Ziurtatu Windows gailuak Bluetooth-a onartzen duela eta aktibatuta dagoela. Ekintza-zentroan Bluetooth botoia ikusiko duzu.
Ziurtatu Bluetooth-a gaituta duen audio-gailua aktibatuta eta ikusgarri dagoela. Urrats horiek alda daitezke gailuaren arabera, beraz, irakurri gailuak dakarren informazioa edo kontsultatu fabrikatzailearen webgunea.
Audio-gailuak ez diren eta Bluetooth-a gaituta duten beste gailu batzuk bilatzen ari bazara, joan Bluetooth-aren Ezarpenak orrira. Joan Ezarpenak atalera eta hautatu Gailuak, hautatu Bluetooth, hautatu nahi duzun gailua, hautatu “Kendu gailua” eta, ondoren, saiatu horiek berriro parekatzen.
Miracast gailuak
Ekintza-zentroan “Konektatu” botoia sakatzen baduzu eta ez baduzu aurkitzen gailua, saiatu hau egiten:
egiaztatu gailuak dakarren informazioa edo kontsultatu fabrikatzailearen webgunea zure Windows gailuak Miracast onartzen duela ziurtatzeko.
Ziurtatu Wi-Fia aktibatuta dagoela.
Ziurtatu proiektatu nahi duzun pantailak Miracast onartzen duela eta aktibatuta dagoela. Ez badu hori onartzen, Miracast moldagailu bat beharko duzu (batzuetan “gakoa” deitzen zaio) HDMI atakara konektatzeko.