Microsoft Edge-n, nola jakin dezaket webgune bat fidagarria den?
Microsoft Edge-n, giltzarrapo-itxurako botoi bat ikusten baduzu webgune baten helbidearen ondoan, zera esan nahi du:
Webgunetik bidaltzen eta jasotzen duzun informazioa enkriptatuta dago; hortaz, gainerako jendearentzat zaila da informazio hori eskuratzea.
Webgunea egiaztatuta dago, hau da, gunea kudeatzen duen erakundeak webgunearen jabetza bermatzen duen egiaztagiri bat du. Egin klik giltzarrapoaren botoian gunearen jabea eta egiazgiriaren jaulkitzailea nor diren jakiteko.
Giltzarrapo gris baten irudi bat ikusten baduzu, webgunea enkriptatuta eta egiaztatuta dagoela esan nahi du; giltzarrapoa berdea bada, Microsoft Edge-k webgunea benetakotzat jotzen duela esan nahi du. Giltzarrapo berdea lortzeko, webguneak balidazio luzatuko (EV) ziurtagiri bat erabili behar du, eta hori eskuratzeko identitatea egiaztatzeko prozesua are zorrotzagoa da.